Mutualia

KONTRATATU MUTUALIAREKIN

HASIERA | NOR GARA
Descargar Pdf
Descargar Pdf
Quienes Somos

NOR GARA

Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2 zk.ko mutualitatea, irabazi-asmorik gabeko eta erantzukizun bateratuko enpresa-elkartea da. Gizarte Segurantzari laguntzen dio, enpresen, langileen eta bestelako bezeroen osasun-zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak kudeatzen eta prebentzioa zabaltzen.

Erakundea osatzen dugun kideok ilusioa eta malgutasuna ditugu bereizgarri, baita gure kide eta lankide guztiei zerbitzu ezin hobea emateko bokazioa ere, La Previsora eta Bizkaiko Elkarrekiko Aseguruak-ekin bere erroak 1900 urtean dituela, ibilbide bikaina eginda eta bere ingurunearekin eta berarekin diharduten interes-talde guztiekin duen konpromiso sendoari eutsita.

Mutualiaren gaur egungo hedapenaren lehen pausoa 2007an eman zen, Euskal Herriko mutualitateen esparruan lider ziren La Previsora, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakea mutualitateek bat egin zutenean. Mutualia estatu osoan ari da lanean, honako printzipio hauei jarraiki: arreta pertsonalizatua, berehalakotasuna, asistentziaren gertutasuna eta osasun-zentroen kalitatea, eta langileen hurbiltasuna kide diren enpresa eta aholkularitza laguntzaile guztiekiko.

Kaudimen-indizeei dagokienez, Mutualia lehenengoetarikoa da estatuko mutualitate guztien artean. Ezin hobeto estalita dauzka legeak ezartzen dituen erreserbak, eta hori eraginkortasunez kudeatzeak bikaintasunez lan egiteko aukera ematen dio.

Misioa

MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin Lankidetzan diharduen Mutua, enpresen elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa. Beraren xedea osasungintzako zerbitzuak, prestazio ekonomikoak eta prebentzio-jarduerak kudeatzea da, elkarteko kide diren enpresei eta babestutako pertsonei zuzenduta, Gizarte Segurantzako Sistema egonkorra izan dadin laguntzeko.

Ikuspegia

Gure interes-taldeek legitimatutako eta aitortutako mutualitatea izatea, kudeaketa etiko eta berritzailearen bidez gure inguruaren ongizateari ekarpena egiteagatik.

Jomuga

Pertsonei osasuna, segurtasuna eta ongizatea edukitzeko eskubidea bermatzea, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan.

Balioak

Kudeaketa-eredua

Mutualia hobekuntza etengabearekin konprometituta dago; horregatik, Euskalit fundazioak diseinatutako eta sustatutako Kudeaketa Aurreratuaren Eredua hartu du erreferentzia gisa bere kudeaketarako.

Euskadin lehiakortasuna eta garapen jasangarria areagotzeko, Euskadiko erakundeetan Kudeaketa Aurreratua aplikatzeaz eta sustatzeaz arduratzen den fundazioa da Euskalit, Eusko Jaurlaritzaren mendekoa.

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua interes-talde guztiek –bezeroak, langileak, akziodunak eta gizartea, oro har– gogobetetze orekatua izatea da, eta erakundeen lehiakortasuna hobetzea.

Hauek dira eredu horretan kontuan hartzen diren 6 elementu nagusien helburuak:

  • Pertsonengan proiektu partekatu bateko kide izatearen sentimendua sortzea.

  • Erakundearen ardatza bezeroa izatea, eta, hala, balio-ekarpen bereizgarria egitea.

  • Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.

  • Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, lehiatzeko gaitasun esanguratsuen emaile garrantzitsua baita.

  • Epe luzeko ikuspegi bat sortzea, eta argi eta garbi definitutako estrategia baten bidez gauzatzea.

  • Interes-talde guztientzat gustuko emaitzak lortzea, modu jarraituan eta orekatuan.