Mutualia

KONTRATATU MUTUALIAREKIN

HASIERA | Laguntza

Erreferentzia eskuliburuak
Informazio gehiago eskuratzeko, honako eskuliburuak deskarga ditzakezu:

Descargar Pdf
Descargar Pdf

Laguntza

Hornitzailearentzako arreta

Komunikazio guztiak kontuan hartu eta kudeatuko dira. Helbide elektroniko honen bidez bideratuko dira erantzunak: hornitzaileak@mutualia.es

Nola eman alta

Mutualiako erosketa-atarian sartu ahal izateko, hornitzaile gisa erregistratu behar zara, eta atarian jasoko duzu baimenaren jakinarazpena.

Mutualiako hornitzaile gisa erregistratzeko, jarraitu urrats sinple hauek:

  1. «Erregistroa eskatu» estekan klik egin.

  2. Eskatutako informazioa bete. * (izartxoa) duten eremuak nahitaez betetzekoak dira.

    ADI HONI:
    Zuk asmatu behar dituzu konpainiaren kodea, erabiltzaile-izena eta pasahitza; gutxienez, 6 karaktere izan beharko dituzte. Gako horiek behar-beharrezkoak dira Mutualiaren atarian sartu ahal izateko.

  3. Erregistro-prozesua amaitu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu, Mutualiako hornitzaile izateko homologazio-eskaera berresteko. Mutualiak hornitzaile izateko homologazioa baimendu bezain laster, homologazioaren jakinarazpen bat jasoko duzu. Ordutik aurrera, Mutualiako erosketa-atarian sartu ahalko zara.

    Oso garrantzitsua da atarian zure baimena jakinarazten duen posta elektronikoa mantentzea. Posta elektroniko honetan konpainiaren kodea eta erabiltzailearen kodea adierazten dira.Datu hauek EZINBESTEKOAK dira atarian sartzeko edo pasahitza lehenerazteko.

Nola sartu atarian

Mutualiako hornitzaile gisa erregistratuta bazaude eta, hornitzaileen eremu pribatuan sartu nahi izanez gero, jarraitu urrats hauek:

  1. Idatzi sarbide-gakoak dagozkien eremuetan, eta sakatu «Sartu» botoia.

  2. Eskaintza bat sartu nahi izanez gero, hautatu «Eskaintza-eskaerak» aukera. Zure beharren arabera alda dezakezu formatuen konfigurazioa.

  3. Zure erabiltzaile-informazioa aldatu nahi baduzu, hautatu «Erabiltzailearen aukerak».

  4. Enpresaren erabiltzaile nagusia bazara eta enpresari buruzko daturen bat aldatu nahi baduzu, «Aldatu enpresa»hautatu. Aukera horren bidez, Mutualiarentzat erabilgarriak izan badaitezke, zure enpresaren inguruko artxiboak erantsi ahalko dituzu.

Sarbide-gakoak ahaztu ditut

Mutualiako hornitzaile gisa erregistratuta bazaude baina sarbide-gakoak ahaztu badituzu, jarraitu urrats hauek:

  1. «Pasahitza ahaztu duzu?» estekan klik egin.

  2. Idatzi konpainiaren kodea, erabiltzaile-izena eta posta elektronikoa.

  3. Beste orri bat irekiko da automatikoki, eta hor zure pasahitza berrezarri ahalko duzu.

Ohiko galderak:

  • Galdera: Sarbide-gakoak sartu ditut, baina sistemak jakinarazi dit ez direla zuzenak.

    Erantzuna: Egiaztatu sartzen ari zaren gakoak erregistratu zenituen gakoen berdin-berdinak direla (kontuan izan letra larriak eta xeheak, hutsuneak, etab.). Sartu dituzun gakoak zuzenak direla egiaztatzeko, «Pasahitza ahaztu duzu?» esteka erabil dezakezu, eta gakoak bidaliko zaizkizu berriro.

  • G: Erregistratzeko eskaera egin dut, baina atxikitze-kontratuko «Onartu» botoia sakatzen dudanean, esteka ez dabil.

    E: Kasu bakoitzaren araberakoak izango dira jarraitu beharreko urratsak:

    1. Google/Yahoo barra instalatuta badaukazu:
      Beharbada, pop-up iragarkiak blokeatzeko aukera aktibatuta dago. Desaktibatzeko, Google/Yahoo barrako «Aukerak» menura joan, eta «Pop-upak blokeatu» marka kendu.

    2. Windows XPren Service Pack 2 instalatuta badaukazu, joan hona: Internet Explorer ->Tresnak -> Interneteko aukerak -> Pribatutasuna. Bertan, egiaztatu laster-elementuak blokeatzeko marka desaktibatuta dagoela. «Segurtasuna» erlaitza hautatu, eta «Maila pertsonalizatua» izeneko botoia sakatu. Egiaztatu artxiboak deskargatzeko «Aktibatu» laukiak marka duela.

      Horrez gain, egiaztatu zer segurtasun-maila duzun konfiguratuta. Segurtasun-maila ertain-altua edo oso altua baduzu, sartu «Webguneak» atalean, eta, baimendutako webguneetan, gehitu "http://contrataconmutualia.mutualia.es".

  • G: Erosketa-atarian sartu naiz nire sarbide-gakoekin, baina, «Eskaintza-eskaerak» atala sakatzen dudanean, orria blokeatu egiten da.

    E: Egiaztatu erabiltzen ari zaren nabigatzailea hauetako bat dela: Internet Explorer 8.0 (edo geroagokoa), Mozilla Firefox 16.0 (edo geroagokoa) edo Google Chrome.

  • G: Mutualiak jakinarazi dit eskaintza bat sar dezakedala atarian. Nire gakoekin sartu naiz atarian, baina ez dut inolako prozesurik ikusten.

    E: Dena delako arrazoiagatik, Mutualiak oraindik ez du prozesua argitaratu atarian. Jar zaitez harremanetan Mutualiarekin.