Mutualia

KONTRATATU MUTUALIAREKIN

HASIERA | ZER NAHI DUGUN
Descargar Pdf
Actualidad

Zer nahi dugun

Eskatzen diren zerbitzuak

Mutualian, garrantzi handikoak dira aliatuak eta hornitzaileak; izan ere, haien laguntzarekin erantzuten diegu gure bezeroen beharrei.

Zure parte-hartzea eta konpromisoa behar dugu gure jarduera-alor guztietan bikaintasuna lortzeko. Horretarako, konfiantzan eta gardentasunean oinarritzen diren harreman iraunkorrak sortzen ditugu; hala, elkarrekin lan egiteko eta hobetzeko, baita gure helburuak era jasangarrian eta sozialki arduratsuan betetzeko.

Mutualiak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen aplikazio-eremuari atxikita dagoen sektore publikoko erakunde den aldetik, legean jasota dauden prozeduren bidez egiten ditu kontratazioak, gizartearen, ingurumenaren, berrikuntza eta garapenaren alorrean nahiz ETEak bultzatzeko eta lehia defendatzeko politika nazionalak zein Europakoak ezartzeko tresna gisa. Horrela, hautaketa-prozesu bakoitzean, gastu publikoaren efizientzia bermatzeaz gain, berdintasunez tratatzeko eta inor ez baztertzeko printzipioen errespetua bermatzen du, bai eta gardentasunaren, proportzionaltasunaren eta zuzentasunaren errespetua ere.

Erosketa eta Kontratazio Saila arduratzen da osasun-zerbitzuak bikaintasunez kudeatzen direla bermatzeko beharrezko hornidurak, zerbitzuak eta obrak emateaz.

Hornitzaile izatea

Hau da gure hornitzaileengan bilatzen duguna:

  • Gure balioekin bat etortzea.

  • Gure ikuspegia partekatzea.

  • Berritzeko gaitasuna izatea.

  • Etengabe hobetzea..

  • Legea eta ezarritako akordioak betetzea..

  • Erantzukizunarekiko, jasangarritasunarekiko eta enpresa-etikarekiko konpromisoa.

Hornitzaileen homologazioa

Hornitzaileak homologatzeko politikaren helburu nagusia da hornitzaileei Mutualiak ezartzen duen esparrua ezagutaraztea, kontratazio-sisteman hornitzaile homologatu gisa parte har dezaten.

Formulario bat ematen zaio hornitzaileari, eta horren bidez eskatzen zaion informazioa baliozkotzeko prozesuan oinarritzen da homologazioa. Prozesu horren bidez, Mutualiako hornitzaile izateko gaitasun orokorra zehazten saiatzen gara, betiere, gutxieneko baldintza batzuk betetzen direla egiaztatuta.