Mutualia

KONTRATATU MUTUALIAREKIN

HASIERA | POLITIKAK
Descargar Pdf
Descargar Pdf
Descargar Pdf
Descargar Pdf

POLITIKAK

Mutualiaren helburuetako bat da erreferente izatea kudeaketa etikoaren arloan, eta gardentasunez eta gizartearekin konpromisoz jardutea. Gure balioetan nabarmenena jarrera etikoa da, eta, hain zuzen ere, horregatik, arduraz, zintzotasunez eta errespetuz jarduten dugu bai arlo profesionalean, bai ingurumenari dagokionez.

Hori horrela izanik, alde batetik, Mutualian estandar etikoen alde daukagun konpromisoa berretsi nahi dugu, eta, bestetik, aliatu eta hornitzaile ditugunei gure arteko merkataritza-harremanetan zer-nolako jokabidea izatea nahi dugun argi eta garbi adierazi nahi diegu, bai eta beren jardueran hori aintzat hartzea ere.

Gure aburuz, aliatu eta hornitzaile ditugun pertsonek eta enpresek zerikusi handia daukate gure erakundearen arrakastarekin; izan ere, Mutualiaren izen ona gure jokabidean oinarritzen da, baina baita gure hornitzaileen jokabidean ere. Hori dela eta, gure balioekin bat egiten dutenekin lan egin nahi dugu.

Enpresa hornitzaileek honako konpromiso hau hartuko dute: Mutualiarekin izango dituzten negozio eta harreman guztietan, Hornitzaileen Jokabide Kodean adierazitako etika eta jokabide profesionaleko oinarrizko printzipioak errespetatuko dituztela.

Enpresa hornitzaile bakoitzak bermatu beharko du bere langileek, ordezkariek eta langile azpikontratatuek Hornitzaileen Jokabide Kode hau ulertzen eta betetzen dutela.

Hauek dira Mutualiak bere aliatu eta enpresa hornitzaileei eskatzen dizkien printzipio nagusiak:

  1. Legeak eta erregelamenduak betetzea

  2. Zuzentasuna

  3. Segurtasuna, osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa

  4. Konfidentzialtasuna

  5. Negozio-etika

  6. Lan-jokabideen estandarrak

  7. Produktuaren edo zerbitzuaren eta informazioaren kalitatea eta segurtasuna

  8. Erosketa eta kontratazio publiko berdea.

  9. Kudeaketa-sistemak

  10. Kontuen ikuskapena, eta akordioak eta kontratuak betetzea